lofiforme
- 1. Zool.
Osteiktieen klaseko zenbait itsas arrainez esaten da. Buru handi eta zabala, oso aho handia eta ezkatarik gabeko azala dute. Igeri-maskuria ez dago hestearekin komunikatuta. Sarritan abisalak dira, eta bere barnean lofidoak biltzen dituen Lophiiformes ordena osatzen dute.