linfozito
- 1. Biol.
Leukozito-mota, gongoil eta linfa-hodietan sortzen dena. Ia zelula osoa betetzen duen nukleo bakarra eta handia du, protoplasma homogeneo eta basofilozko geruza mehez inguratua. Oinarrizko funtzioa betetzen dute organismoaren immunitate-sisteman. Leukozitoen % 25 osatzen dute linfozitoek; nolanahi ere, gaizkoaduren aurrean, handitu egiten da kopurua. Hiru motatakoak dira: T linfozitoak, B linfozitoak eta ez T ez B ez diren linfozitoak.