lepidoptero

1. Zool.

Pterigotoen subklaseko zenbait intsektuz esaten da. Ezkata txikiz estalita dauden mintzezko bi hego-pare, xurgatzeko moldatutako tronpa bat, begi konposatuak eta antena luzeak dituzte. Bere barnean tximeletak eta sitsak biltzen dituen Lepidoptera ordena osatzen dute.

1. Zool.
Pterigotoen subklaseko zenbait intsektuz esaten da. Ezkata txikiz estalita dauden mintzezko bi hego-pare, xurgatzeko moldatutako tronpa bat, begi konposatuak eta antena luzeak dituzte. Bere barnean tximeletak eta sitsak biltzen dituen Lepidoptera ordena osatzen dute.

Lepidopteroak Edit

Egilea: Kepa Altonaga

LEPIDOPTEROAK

Lepidoptero helduen gorputza tamaina oso aldakorrekoa izaten da (3,5 mm-13,5 cm), eta duen berezitasun nagusia, ezkatez gaineztatuta egotea da, hegoak batez ere; ezkatak, izatez, ile eraldatuak dira. Begi konposatuak oso handiak dira. Antenen egitura dela-eta, lepidopteroak talde bitan sailkatu dira klasikoki, gaur egun talde horiek soilik modu kolokialean erabiltzen direlarik: lepidoptero erropalozeroek (tximeletek) antena luze eta klabiformeak dituzte, eta lepidoptero heterozeroek (sitsek) bestelako eredutakoak (filiformeak, monopektinatuak, bipektinatuak, fusiformeak, etab.). Aho-aparatu miazkatzaile-zupatzailea ez da lepidoptero guztietan aurkitzen; nolanahi, espiritronpa oso deigarria da. Hankak ez dira ahaltsu eta gehiago erabiltzen dira oreka mantentzeko ibiltzeko baino; talde batzuetako emeak hankabakoak dira. Lau hegoak, minzkarak, ondo garatuta egoten dira; sarri ikusgarriak dira benetan, handiak gorputzaren ginoan (hegartea 1 mm-tik 30 cm-taraino doa), eta gardainadura-mekanismoak dituzte; hegaldi oso aktiboaz gainera, tenperaturaren erregulazioaz arduratzen dira.

Bikotekideek ikusmenezko estimuluez edo feromona bidez topatzen dute elkar, kopulazio aurretik eztei-hegaldia burutuz. Dimorfismo sexuala egoten da. Garapen holometaboloa. Garapen postenbrionarioan larba eruziforme tipikoa (= beldarra) garatzen da. Beldarraren xede nagusia elikagaien pilaketa da, aho-aparatu mastekatzailea du, herbiboro oso jatuna izaten delarik; defentsarako mekanismo ugariz hornituta egoten da: kolorazio aposematiko eta kriptikoa, zeta erresumingarriak eta nardarazleak, etab. Pupak (= krisalidak) oso homokromatikoak izaten dira, bizi direneko substratuan kamuflatzeko. Garapena azkar samarra izaten da, urteko zenbait belaunaldi egon daitezkeelarik.

Gaur egun, 150.000 espezie inguru deskribatu dira, eta beraz, koleoptero, himenoptero eta dipteroekin batera, lepidopteroena intsektu-ordenarik zabalenetarikoa da, uniforme samarra izanik ere. Europan 8000 espezie inguru bizi dira. Lurtarrak dira; soilik zenbait larba dultzikola salbuespen modura. Erregio zoogeografiko guztietatik sakabanatuta daude, baina ugariago dira landaredia usu eta eranitza deneko lurraldeetan. Azpimarragarria da Bombyx mori zeta-harra, zeina, Txinan ezaguna eta zetaren ekoizpenerako erabilia baitzen orain 4000 urte. Lepidoptero askok migrazio luzeak burutzen dituzte; ondoen ezaguturiko espezie migratzailea Danaus plexippus da, berorrek, Estatu Batuetako ipar-ekialdean udazkenean batu eta hegan egiten duelarik 1500 km-tan zehar Mexikoraino. Sailkapen modernoak emearen ugal aparatuaren morfologian oinarrituta daude, normalean bost subordena eta 22 superfamilia bereizten direlarik. Ezaguturiko lehen lepidoptero fosilak Eozenokoak dira.