legeltxor
- 1. Bot.
Anakardiazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz hostoiraunkorra, 8 m-raino hazten dena. Hosto txandakatuak, lore horixka edo gorrixka txikiak eta zahartzean pitzatzen den azal gris eta leuna ditu. Fruitua drupa-motakoa da. Eskualde epeletan hazten da.