lanido
- 1. Zool.
Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Harraparienaren antzeko mokoa dute; tartso eta azkazalak sendoak dira, eta 12 errektrizez osatutako isatsa dute. Intsektu eta animalia txikiz elikatzen dira, eta bere barnean antzandobiak biltzen dituen Laniidae familia osatzen dute.