lagomorfo
- 1. Zool.
Euterioen infraklaseko zenbait ugaztunez esaten da. Oro har, tamaina ertain edo txikikoak dira, garezurra karraskarienaren antzekoa dute, eta atzeko gorputz-adarrak lasterka egiteko moldatuta daude. Herbiboroak dira, eta bere barnean untxia eta erbia biltzen dituen Lagomorpha ordena osatzen dute.