kupresazeo
- 1. Bot.
Gimnospermoen dibisioko zenbait zuhaitz eta zuhaixka erretxinadun eta hostoiraunkorrez esaten da. Hostoak ezkata-formakoak dira gehienetan, eta beste batzuetan orratz-formakoak. Loreak estrobiloetan kokatuta daude. Ipuruak, sabinak, altzifreak eta abar hartzen dituen Cupressaceae familia osatzen dute.