kukuliforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Kosmopolitak dira, eta kontinente guztietako eskualde epel eta tropikaletan bizi dira. Zenbait espeziek arrautzak beste espezieen habietan erruten dituzte; beste batzuek, berriz, beren habia egiten eta beren umeak elikatzen dituzte, eta badira habia komunitarioak egiten dituztenak ere. Bere barnean kukua hartzen duen Cuculiformes ordena osatzen dute.