kukulido
- 1. Zool.
Kukuliformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Tamaina txiki edo ertainekoak dira, eta gorputz liraina, isats luzea, eta aurrerantz begira dauden bi behatz eta atzerantz begira dauden beste bi dituzte. Gehienak tropikalak dira, eta bere barnean kukua hartzen duen Cuculidae familia osatzen dute.