krokodilio
- 1. Zool.
Narrastien klaseko zenbait ornodunez esaten da. Egungo narrasti handienak dira, eta hortz koniko ugariz hornitutako baraila sendoak eta sarritan koraza batez babestutako azala dituzte. Anfibioak eta karniboroak dira, eta bere barnean krokodiloak, gabialak, kaimanak eta aligatoreak biltzen dituen Crocodylia ordena osatzen dute.