kondriktie
- 1. Zool.
Eskeleto kartilaginosoa eta barailak eta benetako hortzak dituzten arrainei esaten zaie. Gehienak itsastarrak dira, eta eskuarki ornogabez, arrainez eta zenbait ugaztunez elikatzen dira. Barne-ernalketa dute; obobibiparoak dira maiz, eta, beste batzuetan, bibiparoak. Marrazoak, arraiak eta abar biltzen dituen Chondrichtyes klasea osatzen dute.