kolunbiforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Tamaina ertain edo handikoak dira, eta zuhaitzetan edo lurrean elikatzeko egokituta daude. Umeak bazkatzeko esne-antzeko jariakin nutritibo bat produzitzen dute paparoan. Lurralde artikoan eta Antartikan ez beste leku guztietan bizi dira, eta usoak, usapalak, gangak eta abar biltzen dituen Columbiformes ordena osatzen dute.