knidario

1. Zool.

Simetria erradialeko gorputz sinplea, nematozistoz hornitutako garroak dituzten eta beren bizi-ziklo konplexuan zehar polipo- edota marmoka-formak agertzen dituzten ornogabe diploblastikoez esaten da. Gehienak karniboroak eta itsastarrak dira, eta sexuak bereizita dauzkate. Planula izeneko larba-fasea igarotzen dute, eta anemonak, koralak, hidrak eta abar biltzen dituen Cnidaria filuma osatzen dute.

Knidarioak Edit

Egilea: Alvaro Anton

KNIDARIOAK

Knidarioen taldea 9.000 espezie urtar (gehienbat itsastar) baino gehiago barnean hartzen dituen taldea da. Oro har, lau klase nagusitan sailkatzen dira: hidrozooak, eszifozooak (marmoka handiak), kubozooak eta antozooak (anemonak, koralak eta gorgoniak).

Izena grekozko knide ("asuna") eta latinezko aria ("berdintsua" edo "erlazionatua") hitzez osatua da, eta defentsa gisa zein erasorako erabiltzen diren knidozito izeneko zeluletan agertzen dituzten nematozisto organulu erresumingarriengatik ematen zaie izen hori. Primarioki, ardatz longitudinal batekiko simetria erradiala (edo birradiala) dute, eta alde orala eta aborala aurkezten dituzte. Ez dute buru garaturik eta zaku-eredukoak dira, eta gorputz-barrunbe bakarra dute, barrunbe gastrobaskularra edo zelenterona. Alde oraleko irekigunea aho eta uzki gisa aritzen da, eta horren inguruan tentakulu luzagarriak kokatzen dira.

Nahiz eta maila tisularreko animaliak izan, ez dute ez nerbio-sistema zentralik (nerbio-sistema plexua da), ez zirkulazio-, eskrezio- eta gas-trukerako aparaturik ere. Morfologiari dagokionez, oinarrizko bi eredu aurkezten dute knidarioek: bata, polipo izenekoa eta eseria dena, eta bestea, medusa, higikorra dena. Aktiniak eta koralak polipo erakoak dira, eta marmokak medusak. Ugalketa asexualaz (gemazioa) ugaritzen dira polipo gehienak, eta ugalketa sexualaz medusa guztiak (eta polipo batzuk). Knidarioek planula larba izatea dute ezaugarri.