ketognatu
- 1. Zool.
Gorputza hiru zatitan (burua, enborra eta isatsa) banatua duen zenbait animalia zelomaturi esaten zaio. Buruan baraila-funtzioa duten keta batzuk dituzte, eta zenbait gongoilez osatutako nerbio-sistema sinplea dute. Ez dute zirkulazio- eta eskrezio-aparaturik. Itsasoan bizi dira, hermafroditak dira, eta Chaetognatha filuma osatzen dute. Ez dago argi deuterostomioak ala protostomioak diren.