Keplerren legeak

1. Astron./Fis.

Planetek Eguzkiaren inguruan duten higidurari buruz Keplerrek emandako hiru lege esperimentalak: a) Planetak orbita eliptikoetan higitzen dira Eguzkiaren inguruan, Eguzkia foku batean egonik. b) Planetatik Eguzkira doan irudizko lerroak azalera berdina ekortzen du denbora-unitateko (horren ondorioz, planeten abiadura orbitala handiagotu egiten da Eguzkira hurbildu ahala, eta txikiagotu, berriz, urrundu ahala; maximoa perihelioan da, eta minimoa afelioan). c) Planetak orbita osatzeko behar duen periodoaren karratua Eguzkirainoko batez besteko distantziaren kuboarekiko proportzionala da.