karadriforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Itsaso eta ur-masa kontinentaletatik hurbil bizi dira, eta habia lurrean egiten dute. Hegalari onak dira, eta, gehienetan, animaliaz elikatzen dira. Mundu osoan hedatuta daude, eta batzuk oso migrazio luzeak egiten dituzte. Bere barnean kaioak, pottorroak, atun-txoriak, txirriak, kurlinta eta kuliskak biltzen dituen Charadriiformes ordena osatzen dute.