kaprimulgiforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Moko laburra, aho eta begi handiak, isats luzea eta oso hanka laburrak dituzte. Lumaje kriptikoa dute, eta gautarrak dira. Bere barnean zatak biltzen dituen Caprimulgiformes ordena osatzen dute.