kanabazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Ez dute latexik, hosto aurkako eta palmatinerbioak dituzte eta zimetan kokatuta dauden lore sexubakarrak dituzte. Fruitua lehorra da, eta hazi bakarra dauka. Bere barnean kalamua eta lupulua hartzen dituen Cannabaceae familia osatzen dute.