juglandazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaz esaten da. Lore arrak gerba zintzilikarietan antolatuta daude, eta emeak glomerulu edo buruxka txikietan. Hostoak pinatikonposatuak eta txandakatuak dira, eta fruituak intxaur hegaldunak edo drupak. Bere barnean intxaurrondoa hartzen duen Juglandaceae familia osatzen dute.