hemiazetal
- 1. Kim.
Alkohol eta aldehido edo zetona baten arteko adizio-produktua. R'CH(OH)OR edo R'R"C(OH)OR formulak ditu (R, R' eta R'' kate karbonatuak dira); alegia, −OH eta −OR taldeak karbono berari lotuak ditu. Oso kasu berezietan izan ezik, monosakarido moduan esaterako, ez dago isolatzerik.