Hadley zelula
- 1. Meteorol.
Alisio haizeak azaltzeko G. Hadleyk (1735) proposatutako aire-zirkulazio meridianoa. Aire-zirkulazioak laukizuzen-itxurako bat osatzen du ekuatorearen alde banatan: atmosferaren behe-mailetan zehar 30°-ko latitudetik Ekuatorera doa, bertan gorantz egiten du eta ondoren goi-mailetan polorantz abiatzen da, 30°-ko latituderaino, azkenik beherantz eginez eta zikloa osatuz.