gutifero
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Hosto oso, bakun eta aurkakoak, lore unisexual edo hermafroditak eta kapsula-, baia- edo drupa-motako fruituak dituzte. Mundu osoan hazten dira. Orkatxa, milazuloa eta abar hartzen dituen Guttiferae familia osatzen dute.