Gram kolorazio
- 1. Biol./Mikrob.
- sin. Gram tindaketa
Bakterioen kolorazio-teknika, gentziana-morez koloretutako mikroorganismo-prestakin bat disoluzio iodo-ioduratu batekin erreakzionarazi eta berriro fuksinaz koloratzean datzana. Mikroorganismo batzuek (gram-positiboek) more kolorea mantentzen dute; beste batzuek (gram-negatiboek) berriz, arrosa kolorea.