glukogeno

1. Biokim.

Glukosa-molekula ugariz osatutako gluzido konplexua, animalien glukosa-erreserba dena eta batik bat muskuluan eta gibelean metatzen dena.

Glukogenoa
Glukogenoa

1. Biokim.
Glukosa-molekula ugariz osatutako gluzido konplexua, animalien glukosa-erreserba dena eta batik bat muskuluan eta gibelean metatzen dena.

Glukogenoa Edit

Egilea: Maria Asunción Requero

GLUKOGENOA

Animalietan aurkitu daitekeen α-D-glukosaz osaturiko homopolimeroa da glukogenoa. Nagusiki gibelean metatzen da, baina giharretan ere egon daiteke, ondo entrenatuta dauden kirolarien giharretan bereziki. Amilopektinaren antzera, glukosazko kate adarkatuak ditu glukogenoak; dena den, kasu honetan adarrak ugariagoak dira, eta 6-8 monomeroz behin α (1 6) loturak eratzen dira. Glukogeno molekulak almidoiak baino pisu handiagoa du. Gainera, adar gehiago izanik, mutur ez-erreduzitzaile asko ditu, eta beraz, garrantzizko erregaia den glukosa-molekula asko lor daitezke, oso azkar, glukogenoa hidrolizatuz.

grafikoak1

Glukogenoa