girafido
- 1. Zool.
Artiodaktiloen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Kopetan azalez estalita dauden hezurrezko bi irtengune dituzte, eta aurreko hankak atzekoak baino luzeagoak dituzte. Hausnarkariak dira, eta bere barnean jirafa eta okapia biltzen dituen Giraffidae familia osatzen dute.