gimnospermo
- 1. Bot.
Hazi biluziak, perikarporik gabeak, eta ezkata baten gainean hazten diren obuluak dituzten zenbait landarez esaten da. Gehienak zurezkoak eta hostoiraunkorrak dira, eta estrobilo ar eta emeak bananduta daude. Pinuak, altzifreak eta abar hartzen dituen Gymnospermae dibisioa osatzen dute.