gasterosteiforme
- 1. Zool.
Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Txikiak dira, eta bizkar-hegatsaren aurrealdean hezurrez osatutako lerroa dute. Sarritan, ur gezatan bizi dira. Bere barnean gasterosteidoen familia hartzen duen Gasterosteiformes ordena osatzen dute.