gameto
- 1. Biol.
- sin. zelula sexual
Sexualki ugaltzen diren organismoetan, ernalkuntza-garaian elkartzen diren zeluletako bakoitza. Zelula germinal heldu eta haploideak dira.
- en gamete, sex cell
- es gameto, célula sexual, gámeta
- fr cellule sexuelle, gamète
- 1. Biol.
- Sexualki ugaltzen diren organismoetan, ernalkuntza-garaian elkartzen diren zeluletako bakoitza. Zelula germinal heldu eta haploideak dira.
Gametoa Edit
Egilea: Maren Ortiz-Zarragoitia
Antzinako grekotik dator gameto hitza (γαμτης, gameto, hau da, "ezkonlaguna"). Gameto hitza lehenengo aldiz Gregor Mendel (1822-1884) naturalista austriarrak erabili zuen. Gametoak zelula haploideak dira, hau da, kromosoma bakoitzaren kopia bakarra dute. Gametoen sorrera gametogenesi-prozesuaren bidez gertatzen da; animalien kasuan, prozesu hori gonadetan gertatzen da, eta, landareetan, gametangioetan. Gametogenesia lerro germinaleko zelula diferentziatuetan gertatzen da, eta, meiosiaren (zatiketa zelular murriztailea) bitartez, gametoak lortzen dira. Horrela, zelula diploidetatik (kromosoma bakoitzeko bi kopia dituzten zelulak) gametoak edo zelula haploideak lortzen dira. Arren kasuan, espermatozoide deritzo lorturiko gametoei, eta obulu, gameto emeei. Tamainaren aldetik, gametoak isogamikoak (tamaina berekoak) ala anisogamikoak (tamaina desberdinekoak) izan daitezke. Gizakien kasuan, gametoak anisogamikoak dira: emakumeen gametoak edo obulua tamaina handikoa eta mugiezina da; gizonezkoen gametoa edo espermatozoidea, berriz, txikia eta mugikorra. Gameto bi elkartzerakoan, zigoto deritzon egitura diploidea sortzen dute. Hortik izaki berri baten garapena gertatuko da. Lerro germinal bakoitzetik lorturiko gametoak desberdinak dira beren artean, zatiketa meiotikoan gertaturiko kromosomen geneen birkonbinazio-prozesuei esker. Horrek bermatzen du, gametoen fusioz sorturiko zigoto bakoitza bakarra eta berria izatea; hala, dibertsitate genetikoa emendatzen da.