azido galiko
- 1. Kim.
C7H6O5 formulako azidoa (azido 3,4,5-trihidroxibentzoikoa). Kristal kolorgeak eratzen ditu. Batez ere kuku-sagarraren taninotik hidrolisiz lortzen da. Antioxidatzaileen, koloratzaileen eta argazkiak errebelatzeko tindagai eta agenteen fabrikazioan erabiltzen da.