Foucaulten pendulu
- 1. Fis.
Masa handiko gorputz bat oso hari luzetik zintzilik duen eta oszilazio-planoa aldatzeko trabarik ez duen pendulua, Lurraren biraketa-higidura frogatzeko erabilia. Izan ere, Coriolis efektuaren eraginez, penduluak poliki-poliki eskuinerantz biratzen du Ipar hemisferioan.