falakrokorazido
- 1. Zool.
Pelekaniformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Lumaje iluna, moko luze eta gakoduna, isats luzea eta hego zabalak dituzte. Itsaso, aintzira edo ibaietan bizi dira, eta arrainez elikatzen dira. Bere barnean ubarroiak biltzen dituen Phalacrocoracidae familia osatzen dute.