esziliorrinido
- 1. Zool.
Karkarriniformeen ordenako zenbait arrain kondriktiez esaten da. Marrazoen antzeko arrain txikiak dira, eta itsaso epel eta beroetan bizi dira. Katuarraina, momarra, pinpirina eta abar biltzen dituen Scyliorhinidae familia osatzen dute.