esozido
- 1. Zool.
Lutxo izena ere ematen zaien salmoniformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Gorputz luzea, ezkata txikiak eta buru eta mutur luzeak dituzte. Uzki- eta bizkar-hegatsak isatsetik hurbil dituzte eta haragi ona dute. Esocidae familia osatzen dute, Esox genero bakarrean bilduta.