izar erraldoi

1. Astron.

Oro har, sekuentzia nagusitik gora kokatuta dauden izarren izen generikoa. Sekuentzia nagusiko masa bereko izarrekin konparatuta, tamaina eta argitasun handikoak dira. Eskuarki, erraldoi gorriak eta supererraldoiak berezi ohi dira; Yerkes edo MKK sailkapenean, berriz, erraldoiak III argitasun-klaseko izar-mota dira, azpierraldoien (IV) eta erraldoi distiratsuen (II) artekoa. Izarren bilakaeran, erraldoiak sekuentzia nagusiko izarren ondorengo urratsa dira; hain zuzen ere, izar nanoek beren guneko hidrogeno gehiena helio bihurtu dutenean sortzen dira.