errajido
- 1. Zool.
Errajiformeen ordenako zenbait arrain kondriktiez esaten da. Bular-hegatsak oso handiak dituzte, eta gorputzarekin eta buruarekin batera erronbo-formako disko zapala osatzen dute. Karniboroak eta obiparoak dira, eta itsas hondo hareatsu eta lohitsutan bizi dira. Bere barnean arraiak biltzen dituen Rajidae familia osatzen dute.