erikazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaixka eta zuhaitz txikiz esaten da. Hosto bakun eta ia beti iraunkorrak, hodi- edo ezkila-formako loreak eta kutxatila-motako fruituak dituzte. Txilarrak, errododendroak, gurbitza eta beste 1.000 bat espezie hartzen dituen Ericaceae familia osatzen dute.