epizikloide

1. Mat.

Zirkunferentzia bateko puntu batek beste zirkunferentzia finko baten kanpoaldearen gainetik biratzean osatzen duen kurba laua. Epizikloidearen ekuazio parametrikoak hauek dira:
x = (R + r) cos θ r cos [(R + r) θ/r]
y = (R + r) sin θ r sin [(R + r) θ/r]
R zirkunferentzia finkoaren erradioa, r zirkunferentzia birakariaren erradioa, eta θ abzisa-ardatzaren eta bi zirkunferentzien zentroetatik pasatzen den zuzenaren arteko angelua izanik. R/r zenbaki arrazionala bada, epizikloidea kurba itxia da; R/r zenbaki arrunta bada, epizikloideak R/r erpin ditu eta kurba itxia da; R/r = p/q zenbaki arrazional laburtezina bada, epizikloideak p erpin izango ditu eta kurba q bira eman ondoren ixten da; R/r zenbaki irrazionala bada, azkenik, kurba ez da itxia izango.