engraulido
- 1. Zool.
Klupeiformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Ongi garatutako begiak dituzte, betazal adiposoz estaliak, eta operkulu mehe eta minzkarak dituzte. Itsaso epel eta beroetan bizi dira, eta kalitate oneko haragia dute. Bere barnean antxoa hartzen duen Engraulidae familia osatzen dute.