endozitosi
- 1. Biol.
Mintz zelularra puntu batean inbaginatuta, besikula edo bakuoloak sortzea dakarrena eta materia solidoak zein kanpo-inguru likidoa zelulan barneratzeko balio duena. Besikulak tamaina handikoak direnean eta partikula solidoak hartzen dituztenean, fagozitosi izena hartzen du fenomenoak, eta pinozitosi haiek txikiak badira eta inguru likidoa baino barneratzen ez dutenean.