egitalido
- 1. Zool.
Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. 9-14 cm bitarteko tamaina eta isats luzea dute; saski-formako habi zintzilikariak egiten dituzte. Intsektiboroak dira; Europa, Asia eta Ipar Amerikan bizi dira, eta bere barnean buztanluzea hartzen duen Aegithalidae familia osatzen dute.