Doppler efektua
- 1. Fis.
Uhinaren iturria eta behatzailea erlatiboki mugitzen ari direnean, elkarrekiko hurbildu edo urrundu ahala behatzaileak jasotzen duen uhinaren maiztasuna txikiagoa edo handiagoa izatea. Horren ondorioz adibidez, tren-makina baten txistuak altuago ematen du hurbiltzen ari denean, eta baxuagoa urruntzean. Halaber, efektu hau dela medio Lurrera heltzen den izar eta galaxien argia gorrirantz edo urdinerantz lerratzen da, gure planetatik urruntzen edo hurbiltzen ari diren, hurrenez hurren.