dioskoreazeo
- 1. Bot.
Monokotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Belarkarak edo zurezkoak dira, eta zurtoin kiribilduak, hosto distiko eta palmatinerbioak, lore txiki eta dioikoak, eta sarritan, erraboil mamitsuak dituzte. Eskualde epel edo beroetan hazten dira, eta bere barnean apomahatsa hartzen duen Dioscoreaceae familia osatzen dute.