deuterostomio
- 1. Zool.
Ekinodermatuak, kordatuak, brakiopodoak eta beste zenbait filum biltzen dituen eta kategoria taxonomikorik ez duen Deuterostomia taldeko animaliez esaten da. Garapen enbrionarioan, blastoporoak uzkia ematen du, eta ahoa enbrioiaren barrunbe nagusian egiten den beste irekigune batetik garatzen da. Askok larba-aldiak dituzte.