dermaptero
- 1. Zool.
Pterigotoen subklaseko zenbait intsektuz esaten da. Metamorfosi ez-osoa dute, aurreko hegoak labur eta larrukarak dira eta atzekoak mintzezkoak. Atzealdean defentsarako, ehizarako eta abarretarako balio duten matxarda handiak dituzte. Gehienak tropikalak dira, eta bere barnean ipurtsardeak biltzen dituen Dermaptera ordena osatzen dute.