buxazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienak zuhaitz edo zuhaixkak dira. Hosto iraunkor bakunak, galburu edo lukutan antolatutako lore sexubakar txikiak, eta drupa- edo kutxatila-motako fruituak dituzte. Bere barnean ezpela hartzen duen Buxaceae familia osatzen dute.