burrinido
- 1. Zool.
Karadriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Tamaina ertainekoak dira, eta lumaje arre eta kriptikoa, moko sendo eta ez oso luzea, eta begi handiak dituzte. Eskualde epel eta tropikaletan bizi dira, eta bere barnean atalarra hartzen duen Burhinidae familia osatzen dute.