brukido
- 1. Zool.
Koleopteroen ordenako zenbait intsektuz esaten da. 1-10 mm bitarteko tamaina, gorputz obala eta kolore beltza edo arrea dute, eta elitroek ez dute abdomena erabat estaltzen. Hainbat gurgurio-espezie biltzen dituen Bruchidae familia osatzen dute.