bromeliazeo
- 1. Bot.
Monokotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Belarkarak, bizikorrak eta gehienetan epifitoak dira, eta hostoak errosetetan kokatuak dituzte. Loreak aktinomorfikoak eta hermafroditak dira gehienetan, eta luku edo panikuletan elkartuta daude. Bere barnean tillandsia hartzen duen Bromeliaceae familia osatzen dute.