biperido
- 1. Zool.
Ofidioen subordenako zenbait narrastiz esaten da. Buru triangeluarra, pupila bertikala eta bat-batean estutzen den isatsa duten sugeak dira. Pozoitsuak dira, eta zenbait kasutan hilgarriak ere gerta daitezke. Bere barnean sugegorriak biltzen dituen Viperidae familia osatzen dute.