bignoniazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Androzeo tetramero edo dimeroak eta obulutegi bilokularrak dituzten zima edo lukutan elkartutako lore zigomorfiko eta ikusgarriak dituzte. Zenbait espezie zuhaitzak dira. Bere barnean katalpa hartzen duen Bignoniaceae familia osatzen dute.